esp  | fra  | eng | harremanetarako | hasiera
IBAIA | Asociación de Productoras Audiovisuales Independientes del País Vasco
Hementxe zaude: Berripaperak
Boletín

Uztaila 2010
  • Donostiako “Lau haizetara” VI Koprodukzio Foroan parte hartuko duten proiektuak hautatu dituzte.

Dokumental generoko 10 proiektu aukeratu dituzte IBAIAk antolatzen duen eta datorren irailaren 24an, 58. Donostia Zinemaldian ospatuko den “Lau haizetara” VI Koprodukzio Foroan parte hartzeko.

Foroak ikus-entzunezkoen sektoreko profesionalen arteko elkargunea izan nahi du, koprodukzioak sustatzeko eta Europako eskualdeetako ekoizleen arteko harremanetan aurrera egiteko.

Edizio honetako deialdian jatorri anitzeko proiektu ugari bildu dira. Hautatutako proiektuen artean “L´été dangereux” (Frantzia-Belgika), “Blind Fortune” (Holanda), “Elemental hope” (Erresuma Batua), “Cineccita, le rêve italien” (Frantzia), “El cine de serie B” (Zaragoza), “El camino del duende” (Madril), “Hadijatou: Yo acuso” (Bartzelona), “El efecto K, el montador de Stalin” (Valentzia), “Granada Balcánica” (Huelva) “El método Arrieta” (E.A.E.) eta IBAIAko bazkide Txintxua Films-en “Berstolari” daude.

“Lau haizetara” foroko VI edizio honetako proiektuen hautaketa egin duen batzordea Jean-Raymond García, ECLA-Écrit Cinéma Livre Audiovisuel-eko ikus-entzun eta zinema saileko zuzendariak; Martine Scoupe, FIPA-Festival International de Programmes Audiovisuels-eko proiektu koordinatzaileak; Javier Echániz, Euskal Herriko Gidoilarien Elkarteko presidenteak; Catherine Ulmer, foroko moderatzaileak eta Oskar Tejedor, Foroko zuzendariak osatu dute.


Ramón Mª Lilí 7, 1º B. Tel. 943 32 71 83 Fax 943 27 54 15 20002 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN ibaia@ibaia.org
hasiera - harremanetarako