
Bainet Media eta Antena 3 taldeak akordio bat sinatu dute. Akordio honen bitartez, IBAIAren bazkide den ekoiztetxeak Antena 3 taldearen telebista kate guztietarako, Antena 3, Neox, Nova eta datorren denboraldian argia ikusiko duen laugarren kate baterako saioak ekoiztuko ditu.
Hitzarmen honetan Bainetek bere programen emanaldi berriak ekoizteko konpromisoa hartu du. Programa hauek Karlos Arguiñano en tu cocina, Bricomanía, Decogarden eta Frontón dira hain zuzen ere. Gainera, Antena 3 taldearen kate sarearentzat bereziki sortutako saio berriak estreinatuko ditu.
Bainet Mediak telebista munduan ibilibide luzea egin du eta kirol programa eta programa praktikoetan espezializatua dago. Programa guzti hauek gertuko estilo konstruktibo eta entretenigarria dute eta horrela, Bainetek bere alorrean lehena izatea lortu du.