esp  | fra  | eng | harremanetarako | hasiera
IBAIA | Asociación de Productoras Audiovisuales Independientes del País Vasco
Hementxe zaude: Berripaperak
Boletín

Uztaila 2010
  • ICAAk kultura ziurtagiria eskuratzeko balorazio irizpideak definitu ditu.

2010eko Uztailaren 3an indarrean sartu zen Kultur Ministerioaren CUL/1796/2010 agindua. Honek amortizazio laguntza moduan espainiar pelikula batek jaso dezakeen kopuru maximoa 1,5 milioi eurotara murrizten du. Gainera, kultura ziurtagiria eskuratzea laguntza hau jaso ahal izateko baldintza bezala ezartzen du. Azken hau eskuratzeko balorazio irizpideak ICAAren ebazpen baten bitartez argitaratu ziren BOEn uztailaren 15ean.

Ebazpenak aitortzen du kultura ziurtagiria lortzeko pelikula zinematografiko bateko egile, aktore eta teknikari taldeko %75ak espainiar nazionalitatea, Europar Batasuneko herrialde bateko nazionalitatea edota Europako Esparru Ekonomikoko herrialde bateko nazionalitatea eduki behar duela. Hau izan ezean, Espainian edota aipatutako herrialdeetan egoitza-baimena indarrean eduki behar du. Honetaz gain, filmeak irizpenean espezifikatutako bi baldintza bete behar ditu gutxienez.

Balorazio irizpideak eta Agindua IBAIAko web orrialdeko eremu pribatuaren bitartez kontsultatu ahal izango dituzue.


Ramón Mª Lilí 7, 1º B. Tel. 943 32 71 83 Fax 943 27 54 15 20002 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN ibaia@ibaia.org
hasiera - harremanetarako