esp  | fra  | eng | harremanetarako | hasiera
IBAIA | Asociación de Productoras Audiovisuales Independientes del País Vasco
Hementxe zaude: Berripaperak
Boletín

Uztaila 2010
  • Bederatzi euskal laburmetrai KIMUAK 2010 katalogo berrian.

Bederatzi laburmetraik osatuko dute KIMUAK, Eusko Jaurlaritza eta Euskal Filmategiak antolatutako euskal laburmetraien promozio eta difusiorako programaren, hamairugarren edizioa. Labur hauek datorren Donostia Zinemaldian erakutsiko dira eta momentu honetan emango diote hasiera nazio eta nazioarte mailako jaialdietan barrera egingo duten ibilbideari.

KIMUAK 2010 deialdia 76 lanekin amaitu zen, baina katalogoan 9 baino ez dira sartu, aurreko urteetan baino bat gehiago. Hautatutako laburmetraien artean, aipatzekoa da animazioak izan duen garrantzia, izan ere 3 labur genero honetakoak baitira; azpimarratzekoa ere bada, epaimahaiak narrazio forma eta lengoaia ez-ohikoen alde egindako apostua. Euskarak ere bere lekua du KIMUAKen bi laburmetraien bitartez. Bestalde, edizio honetan ez dago dokumental generoko proiekturik.

Hautatutako bi lan, “Artalde” eta “La gran carrera” IBAIAko bazkide, Txintxua Films ekoiztetxearenak dira.


Ramón Mª Lilí 7, 1º B. Tel. 943 32 71 83 Fax 943 27 54 15 20002 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN ibaia@ibaia.org
hasiera - harremanetarako