
Euskal Filmategiak 2009. urteko memoria publiko egin zuen joan den uztailaren 19an. Aurten, instituzioaren jarduera zuzendari berri baten etorrerak baldintzatu du. Zuzendari berria Ion López da, eta honek Filmategiaren fundatzaile Peio Aldazábal ordezkatu du.
Erakundea urrian hasi zen Filmategiko artxiboak berantolatu eta inbentario orokor bat egiten, artxiboa eta bertako balibideen erabilera errazteko asmoz. Era berean, artxiboko digitalizazio eta dokumentazio lanekin jarraitzeaz gain, hainbat liburu ere argitaratu dute; besteak beste, “La contraola: Novísimo cine francés” eta “Secundarios vascos de primera 3”. Ekintza hauetaz gain beste hainbeste burutu ditu Filmategiak: jardunaldi eta jaialdi desberdinetan parte hartu, proiekzioak lagundu, etab.