
Uztailaren 16an Diario Oficial de la Generalitat de Catalunyan Parlament-ak lehengo ekainaren 30ean onartutako Uztailaren 7ko 20/2010 Legea argitaratu zen. Araudi berria sei hilabete barru sartuko da indarrean.
Kataluniako Zinearen Legearen egitura honakoa da: 53 artikuluko sei atal, sei xedapen gehigarri, aldi baterako xedapen bat, xedapen indargabetzaile bat eta amaierako bi xedapen.
Xedapen orokorrak biltzen dituen I. kapituluak objetua zehazten du eta legea aplika daiteken esparrua mugatzen du; gainera, Lege honetan erabiltzen diren kontzeptu nagusiak, eta zine eta ikus-entzunezko gaietan Generalitat-aren organu eskudunak definitzen ditu.
II. kapituluak Legeak erregulatutako ekintzen inguruan Generalitat-aren erakunde eta organuen koordinazio eta kooperazio mekanismoak arautzen ditu.
III. kapituluak administrazio-erregimenari dagozkion xedapenak biltzen ditu lau ataletan:
• Lehenengo atalak Kataluniako Ikus-entzunezko Enpresen Erregistroa arautzen du; zehazki euren egitura eta jatorri juridikoa.
• Bigarrenak ikus-entzunezko obra eta obra zinematografikoen kalifikazioa eta kalifikazio honetako publizitatea aruatzen ditu.
• Hirugarrenak obren espainiar nazionalitatearen ziurtagiriaren igorpena erregulatzen du.
• Laugarren atalak ekoizpena, distribuzioa eta erakusketa arautzen ditu. Atal honetan banatzaileek kopia bat baino gehiagoko obra zinematografiko bat bikoiztua edo azpititulatua estreinatzen dutenean, kopia guztien %50a katalanez banatzeko eginbeharra dutela ezartzen da (Katalunian 16 kopia baino gutxiago banatzen diren europear obra zinematografikoen kasuan izan ezik).
IV. kapituluak Kataluniako ikus-entzunezko industria eta industria zinematografikoaren sustapena arautzen ditu. Horrela, neurrien erregimen juridikoa ezartzen du eta Kultur Industrien Kataluniako Institutuaren eskuduntzak zehazten ditu funtsen kudeaketaren eta Kataluniako ikus-entzunezko industria eta industria zinematografikoaren sustapenari zuzendatuko laguntzen inguruan.
V. kapituluak ICIC-en ardurapean dagoen ondare filmiko eta dokumentalaren eta kultura zinematografikoaren mantentze, promozio eta banaketari buruzko xedapenak deskribatzen ditu.
VI. kapituluak zigor erregimena arautzen du; honen bitartez Legeak ezartzen dituen betebeharren arau-hausteak eta honi dagozkion zigorrak tipifikatzen dira.
Amaitzeko, xedapen gehigarrietan gai desberdinak jorratzen dira; besteak beste, ikus-entzunezko obra eta obra zinematografikoetara persona minusbaliatuek duten sarbidea edota ikus-entzunezko sektore eta sektore zinematografikoetako langileen zereginak.