
Kultur Ministerioak kultur industrien modernizazio eta teknologi-egokitzapena bermatzen duten inbertsioen 2010eko laguntzen ebazpena argitaratu du. Banatutako kopurua 3,2 milioi eurokoa da.
Diru-laguntza hauetako asko ikus-entzunezko empresa edota esparru honekin zerikusia duten proiektuei eman dizkiote. Kultura-edukien IPTV emisiodun plataforma baten sorkuntza, formatu estereoskopikorako animazio ekoizpen prozesuen ikerkuntza eta garapena, laburmetraien distribuziorako plataforma baten eraketa, definizio altuko salen eraikuntza, edota ekipamenduen modernizazio eta ikus-entzunezkoen diseinu eta errealizazioan 3D teknologia garapen berrien ezarpena daude proiektuen gaien artean.
IBAIAko bazkide Morgan Creativos ekoiztetxea, bere azpiegituraren modernizazio eta teknologi-egokitzapenerako diru-laguntzarekin saritu dute.