esp  | fra  | eng | harremanetarako | hasiera
IBAIA | Asociación de Productoras Audiovisuales Independientes del País Vasco
Hementxe zaude: Euskal Zinearen eguna
Día del Cine Vasco

Aurkezpena

1997tik 2006ra, IBAIAk EITBren, EAB - Euskal Aktoreen Batasunaren, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren, Euskadiko Filmategiaren eta Berriaren (azken edizioetan) laguntzaz antolatu du Euskal Zinearen Eguna. Jardunaldi hori Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren barruan garatzen da, eta, bertan, zenbait generotako azken euskal ekoizpenen aukeraketa jartzen da ikusgai (animazioa, fikzioa, dokumentalak, film laburrak…). Urteen joan-etorrian, Euskal Zinearen Eguna gero eta garrantzitsuagoa denez, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak berak antolatuko du ekitaldia (2007. urtetik aurrera). Horrela, Euskal Zinearen Eguna zinemaldiko bertako ekitaldia izango da aurrerantzean. Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak ekitaldia finantzatu eta antolatu egingo du, eta IBAIAk Euskadiko Filmategiarekin eta EITBrekin batera lan egingo du.

Jardunaldiaren garapena

Euskal Zinearen Egunak zenbait generotako azken euskal ekoizpenen aukeraketa aurkeztea, sustatzea eta erakustea dauka helburu (animazioa, fikzioa, dokumentalak, film laburrak eta Euskadiko Filmategiaren ekarpen adierazgarriren bat). Dena dela, gure ikus-entzunezko produktuen erakusleihoa ez ezik, sektoreko profesionalentzako elkargunea ere izango da Euskal Zinearen Eguna. Horretarako, proiekzioen ostean, IBAIA eta AMALUR sariak banatzeko gala egiten da. Sariok ikus-entzunezko ekoizpena eta/edo ekimena eta euskal ikus-entzunezkoen munduko pertsona garrantzitsuaren ibilbidea omentzen dituzte, hurrenez hurren. Azken edizioetan, Berria saria ere banatzen da, eta euskal egunkariak azken urtean euskaraz egindako film labur onenari ematen dio saria.

AZKEN EDIZIOAK

IBAIA SARIAK

AMALUR SARIAK

Ramón Mª Lilí 7, 1º B. Tel. 943 32 71 83 Fax 943 27 54 15 20002 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN ibaia@ibaia.org
hasiera - harremanetarako