Ikus-entzunezko eta Zinegintzako VI. koprodukzio Foroa 2010eko irailaren 24an, ostirala, gauzatuko da Donostia Zinemaldiaren 58. edizioaren esparruan (www.sansebastianfestival.com).
Foroak ikus-entzunezkoen sektoreko profesionalen arteko elkargunea izan nahi du, koprodukizioak sustatzeko eta Europako gainerako eskualdeetako ekoizleen arteko harremanetan aurrera egiteko.
Horretarako, antolatzaileek ikus-entzunezko eta zinegintzako profesionalak, erakunde publiko eta pribatuak, banatzaileak eta telebistak elkartuko dituzte. Jardunaldian bertan, gainera, pitching-saioak eta banan-banako bileretarako agenda antolatuko dira, hautatutako proiektuak ahalik eta gehien eztabaidatzeko.

