esp  | fra  | eng | harremanetarako | hasiera
IBAIA | Asociación de Productoras Audiovisuales Independientes del País Vasco
Hementxe zaude: Ekoizpen Etxe-kideak > Bazkide Berriak
Bazkide Berriak

BAZKIDE BERRIAK

IBAIAren Estatutuetako 3. artikuluan xedatutakoaren arabera, euren helbidea eta zerga-egoitza Euskal Herrian bertan dauzkaten pertsona fisiko eta juridiko guztiak izan ahalko dira elkarteko kideak, beti ere euren ohiko jarduna ikus-entzunezkoen ekoizpena bada, azken bost urteetan enpresa berak ekoitzitako ikus-entzunezkoen gaineko Jabetza Intelektualari buruzko indarreko Legean (apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua) eskubide aitortuak dituztela egiaztatzen badute eta, Europar Batasunak emandako azalpen honen arabera ekoizpen-etxe independenteak badira:

Ekoizpen-enpresen independentzia zehazteko orduan, zabalkundeko enpresa batekin edo gehiagorekin dituzten loturak hartuko dira kontuan, honako irizpide hauen arabera:

  • Zabaltzaile baten edo batzuen partaidetza enpresako kapitalean.
  • Enpresak zabaltzaile batekin edo batzuekin dituen merkataritza-loturak. Hain zuzen ere, ekoizpen-enpresak ez dira independentetzat hartuko, hiru urteko epealdian negozioen %90 baino gehiago zabalkunde-enpresa berarekin egiten badituzte.
  • Enpresak ekoitzitako lanak ustiatzeko eskubideen jabetza.
  • Zabaltzaileekiko independentzia sortzeko orduan (linea editoriala).

Kide berriak onartzeko orduan, ezinbestekoa izango da eskabide-orria bidaltzea, Zuzendaritza-batzordearen onespena lortzea eta zehaztutako onarpen-kuota ordaintzea.

BAZKIDE BERRIAK
Ramón Mª Lilí 7, 1º B. Tel. 943 32 71 83 Fax 943 27 54 15 20002 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN ibaia@ibaia.org
hasiera - harremanetarako