Lankidetza-akordioa berritu dute TREELINE DISTRIBUTIONekin

Lau Haizetara dokumentalen Koprodukzio Foroak eta Treeline Banatzaileak banaketako eta festibaletako aholkularitzaren saria emango dute hirugarren aldiz. Proiektuaren 2 aholkularitza-saiotan datza sari hori. Lehen kontsulta-saioa dokumentalaren garapen-fasean egingo zaio irabazleari, eta bigarren saioa, berriz, dokumentala amaitu eta gero. Ekimen honen helburua jarraitu beharreko banaketa-estrategia hoberena eskaintzea da (banatzaile edo salmenta-agentearen hautaketa, telebista, internet, aretoak, eta abar), eta horrez gain, dokumentalaren edukiaren eta estiloaren arabera festibal egokienak zeintzuk diren bilduko duen gida bat proposatzea. (gehiago…)

Bere hamaikagarren edizioaren xehetasunak aurreratu ditu Lau Haizetara Foroak

IBAIAk eta Donostiako Zinemaldiaren Industry Club ekimenak antolatutako Lau Haizetara dokumentalen Koprodukzio Foroak, euskal instituzio eta erakunde ugariren lankidetzarekin, betiere ikus-entzunezko sektorearen garapena bultzatzea helburu dutela, Donostian irailaren 22tik 24ra bitarte izango den bere hurrengo edizioaren xehetasunak aurreratu ditu. Catherine Ulmer eta Ventura Durall izango dira irailaren 22an eta 23an egingo diren pitchingaren prestaketa-tailerren tutore arduradunak. (gehiago…)