Zinemirak inoiz baino euskal produkzio gehiago aurkeztuko ditu

Euskal zinemari eskainitako saila da eta Donostia Zinemaldiak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Euskadiko Filmategiak antolatzen dute, Irizar eta EITBk babestuta eta EPEren eta IBAIAren lankidetzarekin. Aurten, euskadin ekoitzitako hamazazpi film hartuko ditu barne; horietatik zortzi Euskal Zinemaren Irizar saria lortzeko lehiatuko dira. Era berean, Ramón Barea aktore eta zuzendariak jasoko du aurtengo Zinemira Saria. Donostia Zinemaldiak eta EPE/APV eta IBAIA ekoizle-elkarteek ematen dute, euskal zinemagintzaren pertsona ospetsu baten lan-ibilbidea aitortzeko. Euskal Zinemaren Galan emango da Zinemira Saria irailean, Victoria Eugenia antzokian. (gehiago…)

Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren hurrengo edizioan aurkeztuko diren 12 proiektuak hautatu dira

Irailaren 20tik 22ra bitarte, eta Donostiako Zinemaldiaren esparruan, Europako hamabi proiektu aurkeztuko dira Commissioning Editorsen panel baten aurrean, eta panel hori osatuko dutenen izenak ematen hasi dira. Askotariko gaiak jorratzen dituzte proiektuek, hala nola immigrazioa, sexua, gerra-istorioak, kultura, edo bizitzan hobetzeko grina eta sakrifikatu beharra. (gehiago…)