Harrera ona izan du Gidoi Ingurua foroaren VI.edizioak

IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartearen eta Euskal Herriko gidoigileen elkartearen arteko lankidetzaren ondorioz,  gaur goizean, hautatutako 8 gidoilarik beraien proiektuak aurkezteko eta lantzeko aukera izan dute, ekoizteko interesa izan dezaketen  ekoizle eta sektoreko agente ezberdinen aurrean. (gehiago…)

Gidoi Inguruaren VI. edizioa, 2017ko ekainaren 27an ospatuko da Donostian, Zuatzuko PIA eraikineko Auditoriumean

Ikus-entzunezkoen arloan sorrera, garapen eta produkziorako laguntza publikoek, diru-laguntzak jaso dituzten proiektuak film luze bilakatzea eta jendaurrean erakustera iristea dute oinarrizko eta azken helburu. Hala ere, gidoien idazketara zuzenduriko diru-laguntzei dagokionez batez ere, beti antzeman da zailtasun handia, diruz lagundutako proiektuak prozesuaren gainontzeko faseetara iristeko, garapenekora, ekoizpenekora eta difusiora, eta, azken finean, laguntza jasotzearen helburua betetzekoa. (gehiago…)