Proiektuaren Inskripzioa

Zeinek hartu dezake parte

Dokumental-proiektu bat garapen fasean duen eta Europako koprodukzioa bat bilatzen edota jada daukan edozein ekoizle independentek izango du parte hartzeko aukera.

Proiektua gazteleraz/euskaraz eta ingelesez erregistratzea derrigorrezkoa da, eskatutako eremu bakoitza dagokion hizkuntzan betez. Bestela, proiektua automatikoki baztertua izango da.

Proiektuen inskripzioa doakoa da.

Deadline: Ekainak 28

Proiektuaren Inskripzioa


  • Ekoizpen-etxeek nahi dituzten proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte hautatzeko.
  • Teaserra aurkeztea ezinbestekoa izango da (3 minutu gehinez) proiektua inskribatzeko momentuan.
  • Adituen batzorde batek hautatuko ditu proiektuak; batzorde horren koordinazioaz IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea arduratuko da.
  • Proiektuak hautatzeko eta pitchingean parte hartzeko azken erabakia behin betikoa izango da eta, besteak beste, honako irizpide hauetan oinarrituko da: proiektuaren unibertsaltasuna eta errekurtso transnazionala, ekoizlearen (k) CVa eta haien sormen taldeak, ziurtatutako finantzaketaren portzentajea, berretsitako zabaltzaile eta banatzaileen kopurua eta garrantzia, proiektuaren garrantzi ekonomikoa, koprodukzio aukerak, etab.
  • Ebazpena uztailaren erdialdera jakinaraziko zaie parte-hartzaile guztiei.
  • Aukeratutako proiektuek 250 euro ordainduko dute (+ BEZ) edo 150 eurokoa (+ BEZ) IBAIA elkarteko kide izanez gero, Foroan parte hartzeko. Ordainketa banku transferentzia bidez egingo da.

XX Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroan parte hartzeak funtzionamendu-arau horiek onartzen direla esan nahi du. Foroak eskubidea izango du esanbidez jaso gabeko antolamendu-alderdien inguruko erabakiak hartzeko.