Bere hamaikagarren edizioaren xehetasunak aurreratu ditu Lau Haizetara Foroak

IBAIAk eta Donostiako Zinemaldiaren Industry Club ekimenak antolatutako Lau Haizetara dokumentalen Koprodukzio Foroak, euskal instituzio eta erakunde ugariren lankidetzarekin, betiere ikus-entzunezko sektorearen garapena bultzatzea helburu dutela, Donostian irailaren 22tik 24ra bitarte izango den bere hurrengo edizioaren xehetasunak aurreratu ditu.

Order Valium Online From India Catherine Ulmer eta Ventura Durall izango dira irailaren 22an eta 23an egingo diren pitchingaren prestaketa-tailerren tutore arduradunak. Haiek izango dira produktore bakoitza banan-banan zuzendu eta harekin lan egiteko ardura izango dutenak, talde-lana ere sustatuz.

Biek egin dute ibilbide luzea dokumentalaren alorrean: gidoiarekin hasi eta produkzioarekin buka, zuzendaritza-lanak ere tartean, estatuan zein nazioartean errekonozimendua lortu duten hainbat proiektutan lan egin dute Catherinek zein Venturak, eta hurbiletik ezagutzen dituzte gorabidean dagoen genero honen, dokumentalaren, xehetasunak.

Gainera, jendearentzat irekia, foroaren egunean bertan Europa Creativa Desk Media Euskadiren lankidetzarekin antolatutako HITZALDIRA joateko aukera izango dute bertaratuek, eta bertan zehatz-mehatz aztertuko da Europa Sortzailearen laguntza jaso duen proiektu dokumentalaren kasu praktiko bat.

Ez galdu aukera eta egin klik hemen, zure proiektua inskribatzeko. Uztailaren 10ean amaituko da epea.