Jardunaldia: Foru-lurraldean Ikus-entzunezko ekoizpenetan eginiko inbertsioengatiko kenkarietan izandako berrikuntza eta aldaketa fiskalen eragina

IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak eta Donostia Sustapenaren San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission batzordeak antolatutako topaketa honetan, arau horietan jasotako nobedade garrantzitsuenak aurkeztuko ditugu, eta inbertsio pribaturako erakargarri gisa eta filmaketak erakartzeko tresna gisa duten eragina aztertuko dugu, Foru-lurralde bakoitzak lurralde komunaren aurrean duen espezifikotasuna aintzat hartuz. (gehiago…)

Lau Haizetara Foroak IBAIA sariaren hirugarren edizioa iragarri du, aurkeztutako proiektu dokumental onena sarituko duena

Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren 15. edizioan, hirugarren aldiz, IBAIA Saria emango zaio aurkeztutako proiektu onenari, irailaren 26an egingo den pitching jardunaldian. Horren helburua da kalitateko dokumentalen generoko proiektuak garatzeko eta finantziatzeko prozesuan beste urrats bat egitea eta produkzioa dinamizatzea, proiektu horiek abian jartzen lagunduz. Aurreko edizioan, de Rafael Molés eta Pepe Andreu-ren (REC-Grabaketa Estudioa-Axfilms) “Lobster Soup” proiektuak (Boogaloo Films) eraman zuen saria. Hautatutako hamabost proiektuek aukera izango dute 3.000 euroko saria lortzeko. Paneleko Commissioning Editoreek erabakiko dute saria zeini eman, aurkezpena, originaltasuna, tratamendua eta zabalkunde-ahalmena kontuan hartuz proiektu irabazlea hautatzerakoan. AMORES TRASHUMANTES ZUZENDARIA:…

Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroak hurrengo ediziorako xehetasun gehiago aurkeztu ditu

2019ko irailaren 24tik 26ra bitarte Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren XV. edizioa izango da, eta horri buruzko xehetasun gehiago eman digute aditzera. Genero dokumentalari lotutako industria zinematografikoko gero eta profesional gehiago hartzen ditu urtero foroak, guztiak ere adituen eskutik arlo horretako joerak ezagutzeko prest eta, horrela, proiektu berriak garatu eta indartzeko mesedegarri diren tresnak lortuz. Horretarako, Foroaren antolatzaileek Commissioning Editoreen panel indartsu bat itxi dute, telebistek, salmenta-agenteek, eta estatuko eta nazioarteko lehen mailako banatzaileek osatua. Guztiak ere hautatutako zuzendari eta ekoizleekin bilduko dira, haien dokumentalak nabarmentzeko bereziki zer elementu jorratu behar dituzten…