INTERNATIONAL AUDIOVISUAL TRAINING

IBAIAk, Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak eta (H)emen Ikus-entzunezko Emakumeen elkarteak elkarlanean, ikus-entzunezko eremuan lan egiten duten profesionalei, ikasleei eta interesatuei zuzendutako hiru Masterclass  antolatu dituztela, nazioarteko profesional entzutetsuekin. (gehiago…)

Marian Fernandez izango da IBAIAko presidente

Gaur, urtarrilak 23, egin da IBAIAko Ohiko Batzar Orokorra. Gai-zerrendan aztertu beharrekoen artean, elkartearen zuzendaritza-batzorde berriaren berregituratzearen gaia zegoen. Txintxua Films ekoizpen-etxeko Marian Fernandez Pascal (Iruñea, 1974) izango da aurrerantzean presidentea, Joxe Portelak (Abra Prod) karguari uko egin ondoren. Joxe 11 urte jarraian izan da elkarteko burua, eta zuzendaritza-batzordean jarraituko du aurrerantzean ere, presidenteorde gisa. Txintxua Films etxeko fundatzaile eta 2008. urtetik aurrera bertako ekoizle izan da Marian, eta ibilbide luzea du zinemaren alorrean: estatuko eta nazioarteko errekonozimendua eta presentzia duten proiektuetan parte hartu du, eta…

Euskal ekoizpeneko zazpi film izango dira Euskal Zinemaren Irizar Saria lortzeko lehian

Euskal Zinema eta ETBren Galan, irailaren 26an (asteartea) Victoria Eugenia antzokian, Elkarrekin-Together filma proiektatuko eta Zinemira saria emango da. Aurten, Julia Juaniz muntatzaileak jasoko du saria. Donostia Zinemaldiak eta EPE eta IBAIA ekoizle-elkarteek ematen dute ohorezko sari hori, euskal zinemagintzaren alorreko pertsona ospetsu baten ibilbidea aitortzeko. Aurreko urteetan Imanol Uribek (2009), Álex Angulok (2010), Elías Querejetak (2011), Michel Gaztambidek (2012), Juanba Berasategik (2013), Pedro Oleak (2014), Karmele Solerrek (2015) eta Ramón Bareak (2016) jaso dute. Aurten, Julia Juaniz muntatzailearen jarduna sarituko da. Hamalau euskal ekoizpen izango dira 65. Donostia…

TREELINE DISTRIBUTIONek Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren aldeko apustua berritu du, hautatutako proiektuen artean banaketako eta festibaletako aholkularitzaren saria emanez

Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroak eta Treeline banaketa-etxeak indartu egingo dute beren lankidetza arrakastatsua, aurten ere. Bosgarren urtez jarraian emango dute banaketako eta festibaletako aholkularitzaren saria, proiektuaren inguruko 2 aholkularitza-saio, alegia. Lehen kontsulta-saioa dokumentalaren garapen-fasean egingo zaio irabazleari, eta bigarren saioa, berriz, dokumentala amaitu eta gero. (gehiago…)