Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroak hainbat Commissioning Editor ospetsuren parte-hartzea berretsita du jada hurrengo ediziorako

Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren XV. edizioa hasteko hilabete bat falta den arren, urtez urte dokumentalen generoari lotutako industria zinematografikoko gero eta profesional gehiago biltzen dituen ekitaldi horren hainbat xehetasun ezagutzen dira jada. ARTE France (Frantzia), ETB (Espainia), Movistar+ (Espainia), RTBF (Belgika), TV3 (Espainia) edo YLE (Finlandia), aurtengo edizioko panelean parte hartzeko jadanik berretsita dauden izenetako batzuk dira. Estatuko eta nazioarteko lehen mailako telebista, plataforma, salmenta-agente eta banatzaileen ordezkariez osatuta egongo da panela, eta aurkeztutako dokumentalak nazioarteko merkatu berrietara irekitzen ahaleginduko dira. Aurten pitching saioak irailaren 26an garatuko dira, goizez, Kursaal…

TREELINE DISTRIBUTIONEK berriz ere banaketako eta festibaletako aholkularitzaren sari bat emango dio Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Foroko Hautatutako Proiektuetako Bati

Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Foroak eta Treeline Banaketa-etxeak 2013az geroztik duten akordioa berritu dute, dokumentalaren industria sustatzen eta indartzen jarraitzeko xedez. Zazpigarren urtez jarraian banaketa-etxeak banaketako eta festibaletako aholkularitzaren saria emango du. Proiektuaren 2 aholkularitza-saiotan datza sari hori, eta lehenengo saioa dokumentalaren garapen-fasean izango da eta bigarrena, aldiz, dokumentala amaitutakoan.

Donostiako Lau Haizetara Foroak Biarritzeko FIPADOC festibalarekin eta DocsBarcelonarekin zituen lankidetza-akordioekin jarraitzen du

Aliantza horien jarraipenak dokumentalen generoan osagarriak eta espezializatuak diren bi merkatutan proiektuen presentzia sustatuko du, eta era horretan euren garapen- eta finantzaketa-prozesua osatu ahal izan dezaten lagunduko du. Instituzioek konpromisoa hartu dute lankidetza-jardunean jarraitzeko eta baterako ekintzak garatzeko, koprodukzioak sustatu eta dokumentalaren industria indartzeko xedez. (gehiago…)

Hamar herrialdetako proiektuak hautatu dira Lau Haizetara Foroaren hamalaugarren ediziorako

Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroak hamalaugarren ediziorako hautatutako proiektuak iragarri ditu; aurtengo edizioa irailaren 25etik 27ra bitarte izango da, Donostiako Zinemaldiaren esparruan. Guztira ia 90 proiektuk eman zuten izena, eta hautatutako 14 proiektatuetatik lau euskaldunak dira; gainerako hamarrak, aldiz, Argentinatik, Italiatik, Norvegiatik, Mexikotik, Kubatik, Alemaniatik, Armeniatik, Kanadatik, Dominikar Errepublikatik eta Indonesiatik datoz. (gehiago…)