INGURUMEN-AHOLKULARITZAKO SARI BAT EMANGO DU LAU HAIZETARA DOKUMENTALEN KOPRODUKZIO-FOROAK

IBAIA Euskal Autonomia Erkidegoko Ikus-entzunezkoen Ekoizle Burujabeen Elkarteak, foroaren antolatzaile den aldetik, ondo ezagutzen du orain bizi dugun –eta ikus-entzunezkoen sektorearen berezko zati den– trantsizio ekologikoari lotutako beharrezko prozesua, eta, hori horrela, interesgarria iruditu zaio eraldaketa horretara iritsi arte ikus-entzunezkoaren arloko gure enpresek egin behar duten bidean aktiboki laguntzea. (gehiago…)

“HORI, LEARN TO LIVE AFTER DAESH” PROIEKTUAK DONOSTIAKO LAU HAIZETARA DOKUMENTALEN KOPRODUKZIO-FOROAREN DATORREN EDIZIOAN PARTE HARTUKO DU

Donostiako LAU HAIZETARA Foroak FIPADOC Biarritzeko Ikus-entzunezko Programen Nazioarteko Jaialdiarekin duen lankidetza-akordioa dela-eta, “HORI, LEARN TO LIVE AFTER DAESH” dokumentala hautatu dute 2023ko irailean Lau Haizetara Foroaren hurrengo edizioan parte hartzeko, Donostiako Zinemaldiaren barruan betiere. (gehiago…)

(Español) PREMIOS FORO LAU HAIZETARA DE SAN SEBASTIÁN 2022

Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language. Los galardonados de esta edición del Foro de Coproducción de Documentales Lau Haizetara de San Sebastian., que tuvo lugar ayer 21 de Septiembre de 2022 son: (gehiago…)

Ospe handiko hainbat Commissioning Editors-ek parte hartuko dute Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren hurrengo edizioan

Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren XVIII. edizioari hasiera emateko astebete falta den honetan, urtetik urtera zinemagintza-industriaren barruan dokumentalaren generoan diharduten gero eta profesional gehiago biltzen dituen ekitaldi honetan izango diren Commissioning Editors batzuen izenak aurreratuko ditugu. (gehiago…)

DONOSTIAKO LAU HAIZETARA DOKUMENTALEN FOROAK CATHERINE ULMER ETA VENTURA DURALL TUTORE GISA BERRETSI DITU HURRENGO EDIZIORAKO

Biak pitchingaren Prestakuntza-tailerrez arduratuko dira berriz ere; foroaren aurreko jarduera da pitchinga, eta irailaren 19an eta 20an egingo da Kutxa aretoetan, Tabakalerako (Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa) egoitzan. Dokumentalean, gai eta narratiben aniztasuna izaten da nagusi, eta hori islatuko da tailer horietan parte hartuko duten proiektuetan. (gehiago…)

Ospe handiko hainbat Commissioning Editors-ek parte hartuko dute Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren hurrengo edizioan

Aste gutxi baino ez dira falta Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren XVII. edizioari hasiera emateko, eta xehetasun batzuk aurreratzen ditugu urtetik urtera zinemagintza-industriaren barruan dokumentalaren generoan diharduten gero eta profesional gehiago biltzen dituen ekitaldi baten inguruan. AL JAZEERA (Qatar), CAT&Docs (Frantzia), Movistar+ (Espainia), SUNDANCE INSTITUTE (USA), SVT (Suedia), THE HISTORY CHANNEL IBERIA (Espainia), TVE (Espainia) edo CHICKEN & EGG PICTURES (USA) dira edizio honetako panelean parte hartuko duten izenetako batzuk. (gehiago…)