DEIALDIA IREKITA: XIV. LAU HAIZETARA DOKUMENTALEN KOPRODUKZIO-FOROA 2018

cabecera_mailingLau Haizetara dokumentalen Koprodukzio Foroaren XIV. edizioa 2018ko irailaren 25, 26 eta 27an egingo da, 66. Donostia Zinemaldiaren esparruan.

Uztailaren 13a da proiektuak inskribatzeko mugaeguna

(Kontsultatu egitarau osoa eta parte hartzeko baldintzak hemen)

IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak eta Donostia Zinemaldiko Industria Departamentuak antolatuta, foroa elkargune ezin hobea da dokumental-proiektuak finantzatzaile izan daitezkeenei eta ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektoreko adituei ezagutzera emateko. Sektorean dokumentalen alorrean diharduten profesionalentzako topagune bat.

Dokumental-proiektu bat eta/edo harentzako Europako koprodukzioaren bila dabiltzan produktore independenteek izango dute parte hartzeko aukera.

Hautatutako proiektuek aukera izango dute proiektua Pitchingean aurkezteko eta Commissioning Editoreekin bilera indibidualizatuak egiteko, eta, horrez gain, IBAIA saria irabazteko aukera ere izango dute (3.000 euro ekoizlearentzat). Commissioning Editors Panelak egingo ditu epai-lanak, eta Panelak berak aukeratuko du proiektu irabazlea, proiektuaren beraren aurkezpena, originaltasuna, tratamendua eta zabalkunde-indarra balioetsita.

Proiektuak inskribatzeko epea uztailaren 13an amaituko da.

Informazio gehiago: www.lauhaizetara.eu / lauhaizetara@ibaia.org