DONOSTIA ZINEMALDIA/ BAIA / FIPA lankidetza hitzarmenaren sinadura

zinemaldiaBiarritzeko Ikus-entzunezko Programen Nazioarteko Jaialdiaren 27. edizioa inauguratu den honetan,  lankidetza-hitzarmena sinatu dute Donostiako Zinemaldiak, IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak eta FIPA Ikus-entzunezko Programen Nazioarteko Jaialdiak berak.

Hiru erakundeetako ordezkari gorenak izan dira akordio horren sinadura-ekitaldian: Francois Sauvagnargues (FIPAren zuzendari nagusia), José Luis Rebordinos (Donostiako Zinemaldiaren zuzendaria) eta Joxe Portela (IBAIAren lehendakaria). 2007an hasitako lankidetza-konpromisoaren bidean aurrera egitea ahalbidetuko du akordioak, urte hartan sinatu baitzuten harreman-esparru berri hau indartzeko oinarriak jarri zituen lehen hitzarmena.

Akordio honen sinaduraren bidez, Europako profesionalen arteko harremanak sendotzeko beren borondatea eta konpromisoa berresten dute alderdiek, betiere baterako proiektuak garatu eta eskualdeetako ikus-entzunezko industria indartzeko.

Prentsa oharra deskargatu