Jarduera paraleloak

Viva EuropeanDocs! Deepening ties with Latin America

Europa CreativaDesk MEDIA Euskadi bulegoak Holandako Desk MEDIA bulegoarekin lankidetzan antolatutako jardunaldia, IBAIAk, Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak koordinatzen duen Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren testuinguruan.

Saioan Europa eta Latinoamerika arteko dokumental-koprodukzioa landuko dute.Mahai-ingurua bideratzeaz Constanza Arena, Cinema Chile institutuko zuzendaria, arduratuko da.Era berean, Isabel Arrate,IDFAko “BerthaFund” funtsaren arduraduna, KatjaDraaijer, Holandako dokumental-ekoizleen elkarteko presidentea, eta Itziar García Zubiri, Arena Comunicación (Nafarroa) ekoizpen-burua izango ditugu.

Gainera, Kolombia eta Herbehereen ateko ekoiztutako “Tanja” dokumentalaren kasu azterketa egingo dugu KatjaDraaijerekoizlearen eskutik.

Tanjak, Herbehereetako ikasleak, bizitza atzean utzi eta milaka kilometrotako bidaia egin du FARC taldearekin bat egiteko. Liderren gertuko zirkuluan sartzea lortu eta erakundearen aurpegi bihurtuko da.Batzuek maitatua, eta beste batzuek gorrotatua, azkenerako Kolonbiako bake-prozesuko funtsezko kidea izango da.

Noiz: Osteguna, irailak 26, 16:00etatik 18:00etara / 17:30 Networking drinks
Non: Kursaal Elkarguneko 8. eta 9. aretoetan