Pitchinga

Hautatzen diren proiektuak 2020ko irailaren 24an aurkeztuko dira, goizez, Commissioning Editoreen eta akreditatutako profesionalen aurrean.

Pitching saio bakoitzak 7 minutu iraungo du (teaserra barne) eta Catherine Ulmer andreak, dokumentalen sektorean esperientzia duen profesionalak, gidatuko ditu. Proiektuak gaztelaniaz eta ingelesez aurkeztu ahal izango dira.

Pitching saioen eguneko gai-zerrendaren berri, irailean emango da jarduera-programaren bidez; programa hori www.lauhaizetara.eu webgunean egongo da eskuragarri.

Noiz: 2020ko irailaren 24an (9:30etatik 14:00etara)
Non: Kursaal Jauregian