Aurten, osasun-krisialdia dela-eta, Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren XVI. edizioa modu birtualean egingo da, 2020ko irailaren 24an eta 25ean.

Proiektuaren Inskripzioa

Zeinek hartu dezake parte

Dokumental-proiektu bat garapen fasean duen eta Europako koprodukzioa bat bilatzen edota jada daukan edozein ekoizle independentek izango du parte hartzeko aukera.

Proiektua gazteleraz/euskaraz eta ingelesez erregistratzea derrigorrezkoa da, eskatutako eremu bakoitza dagokion hizkuntzan betez. Bestela, proiektua automatikoki baztertua izango da.

Inskripzio inprimakia
Proiektuak inskribatzeko epea uztailaren 15ean amaituko da.


  • Ekoizpen-etxeek nahi dituzten proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte hautatzeko.
  • Teaserra aurkeztea ezinbestekoa izango da (3 minutu gehinez) proiektua inskribatzeko momentuan.
  • Adituen batzorde batek hautatuko ditu proiektuak; batzorde horren koordinazioaz IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea arduratuko da.
  • Proiektuak hautatzeko eta pitchingean parte hartzeko azken erabakia behin betikoa izango da eta, besteak beste, honako irizpide hauetan oinarrituko da: proiektuaren unibertsaltasuna eta errekurtso transnazionala, ekoizlearen (k) CVa eta haien sormen taldeak, ziurtatutako finantzaketaren portzentajea, berretsitako zabaltzaile eta banatzaileen kopurua eta garrantzia, proiektuaren garrantzi ekonomikoa, koprodukzio aukerak, etab.
  • Ebazpena uztailaren amaieran jakinaraziko zaie parte-hartzaile guztiei.
  • Aukeratutako proiektuen parte hartzeko kuota 250 eurokoa da (+ BEZ) edo 150 eurokoa (+ BEZ) IBAIA elkarteko kide izanez gero. Ordainketa banku transferentzia bidez egingo da.

XVI Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroan parte hartzeak funtzionamendu-arau horiek onartzen direla esan nahi du. Foroak eskubidea izango du esanbidez jaso gabeko antolamendu-alderdien inguruko erabakiak hartzeko.

Deadlinea: uztailaren 15a