Tailerrak

talleresPitchingerako prestakuntza-tailerrak nahitaezko prestakuntza-jarduera bat da, hautatutako produktoreei eta zuzendariei beren dokumentala lantzeko aukera eskaintzen diena.

Storyline eta teaser aurkezpen-lan sakona egiten da bi jardunaldi horietan. Proiektuaren ahalmenak ahalik eta ondoen optimizatzen dira, proiektua laster aurkeztuko dela aintzat hartuta. Gainera, Commissioning Editoreekin egin beharreko bilera indibidualizatuak hobetzeko jarraibideak eskainiko dira.

Pitchingaren aurreko bi egunetan egingo dira tailerrak, 2020ko irailaren 22an eta 23ean. Tutore espezializatuek gidatuko dituzte tailerrak, Commissioning Editoreak banan-banan hartuz, eta, aldi berean, talde-lana sustatuz.

Nahitaezkoa da tailer hauetara proiektuaren ekoizlea eta zuzendaria biak joatea. Koprodukzio eta/edo kozuzendaritza kasuan, joango direnak proiektuaren ekoizle bat eta zuzendari bat izaten jarraituko dute.

Noiz: 2020ko irailaren 22an eta 23ean, egun osoan
Non: TABAKALERA Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan

Tailerretara sarbidea:

TABAKALERA Centro Internacional de Cultura Contemporánea

Plaza de las cigarreras, 1
20012. Donostia / San Sebastián