Tutoreak

http://verdexmi.com/mercado-de-trueque-distrito-federal/ CatherineCatherine Ulmer – Tailerretako tutorea eta Pitchingaren moderatzailea

Filosofia ikasketak egin eta kazetari gisa lan egin ondoren, Catherine Ulmerrek dokumentalak egitea erabaki zuen. Bere lehen filmak, Andaluziako telebistarentzat egin zuenak, frankismoko hodi komunen gaia du oinarri.

Ondoren, Nazioarteko Brigadei buruzko “¡Compañeros!” izeneko dokumentaleko zuzendaria izan zen, eta “Centro Mediterráneo de la Comunicación Audiovisual” erakundearen jaialdian saritua izan zen.

2006an, Elizan karrera egiteko prestatzen ari diren apaiz gazteei buruzko interesa agertu zuen ARTErentzat.

2008an, Mukhtar Mairi buruzko dokumentala egin zuen; Mukhtar Mai bortxaketa kolektibo baten biktima izan zen, eta Pakistaneko sistemaren aurka borrokan dihardu neskentzako eskolak sortuz. “After the rape” du izena, eta IDFAn estreinatu zen; Women Make Movies erakundea da filmaren banatzailea.

2003.urtean France 5 telebistarako “Ma vie en 8 mm” miniserie dokumentalean zuzendarikide izan ondoren, 2012. urtean Bruno Ulmer bere anaiarekin berriro elkarlanean jardun zuen ARTErentzat egindako il était une fois “Les Mille et Une Nuits” filmean eta 2018.urtean, monumentu sakratuei buruzko dokumental serie baten esparruan.

Duela urte batzuetatik, Egile eta zuzendari gisa lanean dabil France 5 katearentzako “Una casa, un artista” izeneko dokumental seriean.

France 3 katearentzako 2 filme amaitu berri ditu, bat munduko hazi-banku zaharrenaren inguruan eta bestea errenazimendu garaiko Chambord gazteluaren inguruan.

Gaur egun Roxy Music-i buruzko dokumental bat prestatzen ari da ARTE-rako.

Lau Haizetara foroan parte hartzen du 2007. urteaz geroztik.


Ventura

http://verdexmi.com/tag/mujeres/feed/ C.V. VENTURA DURALL i SOLER– Pitching prestakuntza tailerretako tutorea

Ventura Durall i Soler (Bartzelona, 1974) Dokumentalen, fikziozko lanen eta museorako ikus-entzunezko obren gidoilaria, zuzendaria eta ekoizlea dugu Ventura Durall. ESCAC Kataluniako Zinema eta Ikus-entzunezko Goi-mailako Eskolako graduatua da gidoi-espezialitatean. 2000. urtean NANOUK FILMS (www.nanouk.tv) ekoiztetxea sortu zuen.

ESCACen departamentu dokumentaleko koordinatzailea izan da 10 urtez, karrera-amaierako proiektuak gainbegiratuz. Hainbat zinemalditan –hala nola Sundance, Donostia, Locarno, Malaga, IDFA edo HOTDOCS– erakutsi dituzte Venturaren obrak.

“Yo la busco” (Bere bila nabil, Sara Gutiérrez, 2018), “Alcaldesa” (Alkatesa, Pau Faus, 2016) edo “Dead Slow ahead” (Mauro Herce, 2015) filmak ekoitzi ditu, besteak beste, eta beste zenbait lan ere zuzendu ditu, hala nola “Bugarach” (2014), “Los años salvajes” (Urte basatiak 2013), “El perdón” (Barkamena, 2009) edo “Las dos vidas de Andrés Rabadán” (Andrés Rabadánen bi bizitzak, 2008).