Hautatu dira Aholkularitza jardunaldietan parte hartuko duten 8 proiektuak

dav

http://verdexmi.com/procuradurias-del-ambiente-en-mexico/ Martxoaren 11n, 12an eta 13an Tabakaleran egingo dira jardunaldiak, http://verdexmi.com/duro-golpe-al-trafico-de-especies-por-internet/ Catherine Ulmer andrearen zuzendaritzapean.

Buy Diazepam Teva Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik, IBAIAk eta Etxepare Euskal Institutuak lankidetza-akordio bat lortu dute kalitatezko dokumentalen proiektuak garatzeko bidea errazteko eta proiektu horiei bazkideak, finantzaketa eta/edo nazioartekotzea bilatzeko prozesuan laguntzeko; akordio horri esker, 8 ekoiztetxek aholkularitza-jardunaldi horietan parte hartuko dute:

  • AMORES TRASHUMANTES  –  Iban Ayesta Aldanondo
  • ITOIZ  – DOXA Producciones S.L.
  • GURE ERROEN BILA (AMAITU GABEKO LANAREN IZENA)  – Leire Egaña
  • “AGOTES. LA ESTIRPE MALDITA” – Culturoscope SL
  • BOLANTE BATEN HISTORIA  – Iban Toledo Ibañez
  • MENA. VIDAS MENORES  – Fascina Producciones
  • KOSKA – 11 ikusteko
  • NIÑO DE ELCHE  – Señor y Señora S.L.

 Aliantza horren bitartez, halaber, euskal enpresek nazioarteko merkatu eta foruetan duten presentzia indartu nahi da, besteak beste, ekainaren 24tik 27ra egingo den Sunny Side of The Doc azokan eta Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzioko Foroan, IBAIAk irailean antolatzen duena Donostiako Zinemaldiaren esparruan.

Hasteko, banan banako aholkularitzako jardunaldia jarriko da abian, hautatutako proiektu bakoitzari bi ordu eskainiz; azken jardunaldian, berriz, Jean Jaques Peretti jaunak, “Sunny Side of the Doc” azokako formazio arduradunak eta “Lau Haizetara” Foroaren arduradunetako batek, nor bere ekitaldien aurkezpena burutuko dute eta baita beraien pitching saioetan parte hartzeko proiektu aukeraketarako maisu-lerroena ere.