Lankidetza-akordioa berritu dute TREELINE DISTRIBUTIONekin

Lau Haizetara dokumentalen Koprodukzio Foroak eta Treeline Banatzaileak banaketako eta festibaletako aholkularitzaren saria emango dute hirugarren aldiz. Proiektuaren 2 aholkularitza-saiotan datza sari hori. Lehen kontsulta-saioa dokumentalaren garapen-fasean egingo zaio irabazleari, eta bigarren saioa, berriz, dokumentala amaitu eta gero.

Ekimen honen helburua jarraitu beharreko banaketa-estrategia hoberena eskaintzea da (banatzaile edo salmenta-agentearen hautaketa, telebista, internet, aretoak, eta abar), eta horrez gain, dokumentalaren edukiaren eta estiloaren arabera festibal egokienak zeintzuk diren bilduko duen gida bat proposatzea. Iaz “Ya sé dónde está el dinero mami” proiektua izan zen hautatutakoa, Arturo Cisneros zuzendariarena.

Buy Cheap Valium Online TREELINE DISTRIBUTION mundu osoan diharduen salmenta-agente independentea da eta hainbat bitarteko ditu (TB, Theatrical, Home video, plataforma digitalak, eta abar) eman beharreko tituluak ardura handiz hautatzeko, betiere sektorean lanean emandako urte luzeetan hartutako esperientziaren fruitu diren funtsezko nazioartekotze-irizpideak kontuan izanda.

Akordioa berritzeari esker intereseko elkargune gisa sendotu da foro hau, Europako dokumentalaren industriaren eta sektoreko agente guztien elkargune gisa, hain zuze ere.

Ez galdu aukera eta egin klik hemen, zure proiektua inskribatzeko. Uztailaren 10ean amaituko da epea.

Informazio gehiago eskuratzeko: www.lauhaizetara.eu