LAU HAIZETARA DOKUMENTALEN KOPRODUKZIO-FOROAREN XVI. EDIZIOAREN DEIALDIA IREKI DA

Uztailaren 10a da proiektuak inskribatzeko muga-eguna

Donostiako Lau Haizetara dokumentalen Koprodukzio Foroaren XVI. edizioa 2020ko irailaren 22, 23 eta 24an egingo da, Donostiako 68. Zinemaldiaren esparruan.

Inskribatutako proiektu guztietatik hamalau hautatuko dira finantzatzaile potentzialei eta ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektoreko adituei aurkezteko, eta haiekin bilera indibidualizatuak edukitzeko.

Gainera, IBAIA saria lortzeko aukera izango dute (3.000 euro ekoizlearentzat). Commissioning Editors Panelak egingo ditu epai-lanak, eta Panelak berak aukeratuko du proiektu irabazlea, aurkezpena, originaltasuna, tratamendua eta zabalkunde-indarra balioetsita.

Uztailaren 10ra arte, parte hartu nahi duten dokumental-ekoizleek beren proiektuak online inskribatzeko aukera izango dute, foroaren webgunearen bitartez. Ebazpena uztailaren amaieran jakinaraziko zaie parte-hartzaile guztiei.

www.lauhaizetara.eu foroaren orrian aurki dezakezu deialdiari eta inskripzio-prozesuari buruzko informazio guztia.