Lau Haizetara Foroak eta DocsBarcelonak lankidetza-akordio bat sinatu dute, bi ekitaldien artean dokumentalen proiektuen elkartrukea erraztuko duena

Aliantza honen helburua da dokumentalen generoan osagarriak eta espezializatuak diren bi merkatutan proiektuen presentzia sustatzea, eta era horretan euren garapen- eta finantzaketa-prozesua osatu ahal izan dezaten laguntzea.Logo Foro+Docs

Bi Erakunde antolatzaileen, IBAIA (Ikus-Entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea) eta DocsBarcelona, arteko ahaleginak batuz lortu ahal izango da urtero, Donostiako Zinemaldiaren esparruan irailean egiten den Lau Haizetara Foroaren pitchingean aurkezten den proiektuetako bat eta maiatzean egiten den DocsBarcelonaren speed meetingetan parte hartzen duen proiektuetako bat beste ekitaldiaren hautespen-batzordeak hautatzea, automatikoki beste merkatuan parte hartzeko.

Horrela, hautatutako proiektu horiek, besteak beste, Donostiako Zinemaldiaren edo DocsBarcelonaren akreditazio ofizial bat jasoko dute doan, proiekzioetara joateko eta/edo antolatzen diren jarduera profesionaletan parte hartzeko. Gainera, Commissioning Editoreekiko banakako bileretan parte hartuko dute, merkatuaren industria-jarduera nagusia eta gune egokia baita finantzatzaileei eta banatzaileei proiektuaren berri emateko

Akordioa abian jarriko da une honetan egiten ari diren DocsBarcelona festibalaren edizio honetan, eta beraz, Speed Meetingetarako hautatutako berrogei proiektuetako batek baldintza horiek baliatu ahal izango ditu. Era berean, datorren irailaren 27ko Lau Haizetara Foroaren pitchingean aurkezten diren proiektuek 2019ko DocsBarcelona festibalera baldintza horietan joateko aukera izango dute.

Informazio gehiagorako, Lau Haizetara Foroaren edo DocsBarcelonaren webgunea kontsulta dezakete, edo bestela bertan aurki ditzaketen harremanetarako bide desberdinak balia ditzakete.