Lau Haizetara Foroak IBAIA sariaren bigarren edizioa iragarri du, aurkeztutako proiektu dokumental onena sarituko duena

Premio IBAIA_001Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren 14. edizioan, bigarren aldiz, IBAIA Saria emango zaio aurkeztutako proiektu onenari, irailaren 27an egingo den pitching jardunaldian.

Horren helburua da kalitateko dokumentalen generoko proiektuak garatzeko prozesuan beste urrats bat egitea eta produkzioa dinamizatzea, proiektu horiek abian jartzen lagunduz. Lehen edizioan, Laura Sisteróren ‘Tolyatti Adrift’ proiektuak (Boogaloo Films) eraman zuen saria.

Hautatutako hamalau proiektuek aukera izango dute 3.000 euroko saria lortzeko. Paneleko Commissioning Editoreek erabakiko dute saria zeini eman, aurkezpena, originaltasuna, tratamendua eta zabalkunde-ahalmena kontuan hartuz proiektu irabazlea hautatzerakoan.

  • ARZAK, SINCE 1897 (Espainia)
  • LA FLOTA DE INDIAS (Espainia)
  • LA GRAN BODA DE NAGORNO KARABAKH (Espainia-Italia-Armenia-Argentina)
  • LOBSTER SOUP (Espainia)
  • MAL DE CAÑA (Espainia-Dominikar Errepublika)
  • MATRIOSKAS, LAS NIÑAS DE LA GUERRA (Espainia-Kuba)
  • NEWTOPIA (Norvegia-Indonesia)
  • NIÑO DE ELCHE (Espainia)
  • NO WOMEN, NO REVOLUTION (Alemania)
  • PERSIA ON AIR (Espainia)
  • THE DEMOCRATIC HYPOTHESIS (Frantzia-Espainia)
  • THE MYSTERY OF THE PINK FLAMINGOS (Espainia)
  • THERE WAS AND THERE WASN’T (Kanada-Italia)
  • WE DIE (Espainia-Mexiko)

Irabazlearen izena Foroaren amaiera-ekitaldian jakinaraziko da, hau da, irailaren 27an bertan egingo den ekitaldian, arratsaldean.

Era berean, banaketa eta festibaletako aholkularitzaren Treeline Sariaren irabazlearen izena ere jakinaraziko da ekitaldi horretan. Foroan parte hartzen duen Treeline banatzaile espainiarrak ematen du sari hori.

Foroak inskripzioa irekita mantentzen du, proiektuen aurkezpena ikustera bertaratu nahi dutenentzat.

Informazio gehiago: www.lauhaizetara.eu