2018 Lau Haizetara Foroa

XIV. Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroa 2018ko irailaren 25an, 26an eta 27an egingo da, Donostiako Zinemaldiaren 66. edizioaren esparruan (www.sansebastianfestival.com).

Foro hau topagune egokia da dokumentalaren proiektua finantzatzaile izan daitezkeenei eta ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektoreko adituei ezagutzera emateko.  Dokumentalen alorrean diharduten sektoreko profesionalentzako topagune bat.

Foroak hiru atal nagusi ditu: Tailerrak, Pitching Saioak eta Bilera Indibidualizatuak.

Tailerrak

Tailerrak prestakuntza-jarduerak dira, eta foroaren aurreko bi egunetan egiten dira (irailaren 25a eta 26a). Produktoreei aukera eskaintzen diete proiektuak aditu profesionalen laguntzarekin garatzeko; proiektu horietatik ahalik eta etekinik handiena ateratzeko tresna egokiak eskainiko dituzte aditu horiek.

Pitching

 Pitching saioak irailaren 27an egingo dira, goizez, Kursaal Jauregian, eta produktoreek beren proiektuak azalduko dituzte Comissioning Editoreen panel garrantzitsu baten aurrean. Saio horietan, gaian aditua den moderatzaile bat izango da, eta aldibereko itzulpen-zerbitzua eskainiko da. Proiektuak gaztelaniaz eta ingelesez aurkeztu ahal izango dira. Proiektu bakoitza 10 minutuan aurkeztu beharko da.

Bilera Indibidualizatuak

Irailaren 27an, arratsaldez, Comissioning Editoreen eta aurkeztutako proiektuen ordezkarien arteko one to one bileren agenda batekin osatuko da programa, betiere sor daitezkeen lankidetza-akordioak zehazteko helburuarekin.

Programazioarekin batera beste hainbat jarduera egingo dira, hain zuzen ere jendea Europako errealitate zinematografikoari eta kulturalari hurbiltzeko asmoarekin.

Ez galdu zure proiektua aurkezteko aukera.

Deadline: uztailaren 13a