Lankidetza hitzarmenak

Lau Haizetara Foroa / Donostiako Zinemaldia / FIPA Akordioa

Acuerdo FORO-FESTIVAL-fipaIBAIAk (Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea) antolatutako Lau Haizetara Foroak, Donostiako Zinemaldiak eta Biarritzeko FIPAk beren harremana indartuko dute bi ekitaldi horietan garatutako jardueren barruan ikus-entzunezko industria sustatzeko.

Akordio horri esker, beste foroan parte hartzeko hautatutako proiektuek aukera izango dute:

  • Proiektua Pitchingean eta  Commissioning Editoreekin egindako banakako bileretan aurkezteko
  • 2 eguneko prestakuntza-tailerrean parte hartzeko
  • Donostiako Zinemaldiaren akreditazioa lortzeko proiektuaren zuzendariarentzat eta egilearentzat
  • Hiru egunetako bazkariak egiteko (tailer-egunak eta pitching eguna)
  • Foroaren programa osatuko duten gainerako jardueretarako sarbidea izateko
  • Proiektuaren informazioa Lau haizetara katalogoan argitaratzeko, baita katalogo ofizialean eta Donostiako Zinemaldiaren industriaren gidan ere

Lau Haizetara Foroa / DocsBarcelona Dokumentalen Nazioarteko Festibala Akordioa

Logo Foro+DocsDocsBarcelonak eta Lau Haizetara Foroak lankidetza-akordio bat sinatu dute, bi ekitaldien artean dokumentalen proiektuak elkartrukatzeko.

Aliantza honen helburua da dokumentalen generoan osagarriak eta espezializatuak diren bi merkatutan proiektuen presentzia sustatzea, eta era horretan euren garapen- eta finantzaketa-prozesua osatu ahal izan dezaten laguntzea.

Erakunde antolatzaileen arteko ahaleginak batuz honako hau lortu ahal izango da:

  • Urtero, Lau haizetara Foroaren pitchingean aurkezten den proiektuetako bat eta DocsBarcelonaren speed meetingetan parte hartzen duen proiektuetako bat beste ekitaldiaren hautespen-batzordeak hautatzea, automatikoki beste merkatuan parte hartzeko
  • Hautatutako proiektuek DocsBcn eta Donostiako Zinemaldiaren akreditazioa lortzea
  • Banakako bileretan parte hartzea, merkatuaren industria-jarduera nagusia eta gune egokia baita finantzatzaileei eta banatzaileei proiektuaren berri emateko
  • Lau Haizetara Foroaren prestakuntza-tailerretan parte hartzea
  • Parte-hartzaileentzako bazkariak tailerren, Speed Meetingen eta pitchingaren egunetan
  • Foroaren programa osatuko duten gainerako jardueretarako sarbidea
  • Proiektuaren informazioa katalogo ofizialetan eta ohiko hedabideetan argitaratzea.

Akordioa abian jarriko da DocsBarcelona festibalaren datorren edizioan, hau da, maiatzaren 16tik 27ra bitartean, eta beraz, Speed Meetingetarako hautatutako berrogei proiektuetako batek baldintza horiek baliatu ahal izango ditu. Era berean, datorren irailaren 27ko Lau Haizetara Foroaren pitchingean aurkezten diren proiektuek 2019ko DocsBarcelona festibalera baldintza horietan joateko aukera izango dute.