Sariak

IBAIA Saria

IBAIA_conLau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroak, IBAIAk (Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea) antolatuak, pitching jardunaldian aurkeztuko den proiektu onenari sari bate mango dio. Honen helburua, dokumentalen generoko kalitatezko proiektuen garapen-prozesuan beste aurrerapauso bat eman eta proiektu horiek abiarazten laguntzea da.

Sariak, 3.000 eurotako diru-kopurua izango du, dokumental proiektuaren ekoizlearentzat.

2018ko irailaren 27an gauzatuko den Lau Haizetara Dokumentalen koprodukzio Foroaren pitching saioetan parte hartzeko hautatutako proiektu guztiek eskuratu ahalko dute saria.

Commissioning Editors Panelak egingo ditu epai-lanak, eta Panelak berak aukeratuko du proiektu irabazlea, proiektuaren beraren aurkezpena, originaltasuna, tratamendua eta zabalkunde-indarra balioetsita.

Proiektuaren irabazlearen izena Foroaren amaiera-ekitaldian jakinaraziko da, egunean bertan, arratsaldez.

Banaketa eta Jaialdietako Aholkularitzaren Saria

treeline

Lau Haizetara Foroaren XIV. edizioak, Treeline Distribution sozietatearekin lankidetzan, banaketa eta jaialdietako aholkularitzaren saria emango du seigarren aldiz. Proiektuaren 2 aholkularitza-saiotan datza sari hori.

Lehen kontsulta-saioa dokumentalaren garapen-fasean izango da, eta bigarren saioa, berriz, dokumentala amaitu eta gero.

Helburua jarraitu beharreko banaketa-estrategia hoberena eskaintzea da (banatzaile edo salmenta-agentearen hautaketa, telebista, internet, aretoak, eta abar), eta horrez gain, dokumentalaren edukiaren eta estiloaren arabera jaialdi egokienak zeintzuk diren bilduko duen gida bat proposatzea.

TREELINE DISTRIBUTION banatzaile espainiarra Luisa Romeok eta Elena Merak sortu zuten, produkzio eta banaketan –nazionalean eta nazioartekoan– ibilbide luzea duten bi profesionalek, hain zuzen ere. Luisa Romeok hainbat enpresatan egin du lan, hala nola Filmanova-n, Explora Films-en edo Transglobe Films-en, besteak beste, eta Elena Merak, berriz, Antena 3 TV-n, New Atlantis-en edota Plural Entertainment-en.

Mundu osoan eta bitarteko guztietan (Telebista, Theatrical-a, Home Video-a, plataforma digitalak, eta abar) jarduera duen salmenta-agente independente honek, kontu handiz aukeratzen ditu ordezkatuko dituen tituluak, sektorean urte ugari lanean eman eta gero lortutako esperientziaren ondorioz dituen hainbat nazioartekotze-irizpide erabakigarriri jarraiki.