“LOREAK”, Moriarti Produkzioak eta Irusoin S.A.-ren filma, biak IBAIAren bazkideak, atzerriko film onenaren Oscarretarako hautagaia izango da

Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea (IBAIA) zorioneko dago; 2014a urte handia izan zen Euskal zinemarentzat orokorrean eta bereziki, euskaraz filmatutako pelikulentzat eta badirudi 2015a ere bide onetik dihoala.

Espainiako Zinema Akademiak gaur jakinarazi duenez, Oscar-etan atzerriko film onenaren  sarirako hautagai izango den euskaraz filmatutako lehen lana bilakatu da Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendutako lana.

Emaitza hauek Euskal empresa eta sormen egiturak finkatzea suspertu behar dute, sektoreari babes irmo eta seguru batekin.

Loreak, Donostia Zinemaldiaren 62.edizioan Urrezko Maskorra lortzeko lehian izan zen osorik euskaraz filmatutako lehen pelikula bilakatu zen, 50.000 ikusle baino gehiago metatzen ditu eta nazioarte mailan oihartzun handia izaten ari da, London Film Festival, Zurich Film Festival edo Tokyo International Film Festival bezalako jaialdietan.

Azken urteetan lortutako egonkortasunaren emaitza den eta Ikusleen zein Kritikaren babesa duen gure zinemaren arrakasta onen kontra, gaur egun, begia etorkizun gertu batean jarrita eta gure pelikulen finantziazio iturri ezberdinak jasaten ari diren murrizketak kontutan izanda, kultura, ekonomia eta gizartearen ikuspuntutik sektore estrategiko baten alde apostu irmo eta segurua egiteko funtsezko unea dela deritzogu.