Proiektuaren Inskripzioa

Buy Cipla Diazepam Zeinek hartu dezake parte

Dokumental-proiektu bat garapen fasean duen eta Europako koprodukzioa bat bilatzen edota jada daukan edozein ekoizle independentek izango du parte hartzeko aukera.

Where To Buy Valium In The Uk Proiektua euskaraz eta ingelesez erregistratzea derrigorrezkoa da, Valium Online Australia eskatutako eremu bakoitza dagokion hizkuntzan betez. Bestela, proiektua automatikoki baztertua izango da.

Inskripzio inprimakia
Proiektuak inskribatzeko epea uztailaren 12an amaituko da.


  • Ekoizpen-etxeek nahi dituzten proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte hautatzeko.
  • Adituen batzorde batek hautatuko ditu proiektuak; batzorde horren koordinazioaz IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea arduratuko da.
  • Uztailaren amaieran emango da hautatuen berri.
  • Proiektuak hautatzeko edo ez hautatzeko eta pitchingean parte hartzeko edo ez hartzeko azken erabakia apelaezina izango da, eta honako irizpide hauetan oinarrituta egongo da, besteak beste: proiektuaren unibertsaltasuna eta nazioz gaindiko erakargarritasuna, ekoizpen-etxeen eta horien sormen-taldeen curriculuma, ziurtatutako finantzaketa-ehunekoa, berretsitako zabaltzaile eta banatzaileen kopurua eta garrantzia, proiektuaren garrantzi ekonomikoa, koprodukzio-aukerak eta abar.
  • Behin parte hartzea idatziz konfirmatu ondoren, hurrengo pausua, ordainketa burutzea izango da, proiektu bakoitzeko 250 euro (+BEZ), edo 150 euro (+BEZ)  IBAIA elkarteko kide izanez gero. Banku-transferentzia bidez egingo da ordainketa.

Kuotaren barnean honako hauek biltzen dira:

  1. Pitchingean proiektua aurkeztea eta Commissioning Editors-ekin banakako bilerak
  2. 2 eguneko prestakuntza-tailerrean parte hartzea.
  3. Donostiako Zinemaldiaren akreditazioa proiektuaren zuzendariarentzat eta ekoizlearentzat.
  4. Commissioning Editoreen artean proiektuaren hedapen pribilegiatua egitea.
  5. Hiru egunetako bazkaria (tailer-egunak eta pitching eguna).
  6. Foroaren programa osatuko duten gainerako jardueretarako sarbidea.
  7. Proiektuaren inguruko informazioaren argitalpena Lau Haizetara katagoan, eta baita Donostia Zinemaldiaren katalogo ofizialean zein industriaren gidan.

*Bidaiak eta joan-etorriak ez ditu biltzen.

Erreserban edo zalantzan geratzen diren proiektuen kasuan, behin betiko hautaketa erabakitzeko informazio osagarria aurkeztu beharko da. Beharrezkoa izanez gero, e-mail bidez eskatuko da informazio hori.

LAU HAIZETARA XV LAU HAIZETARA DOKUMENTALEN KOPRODUKZIO FOROAN parte hartzeak funtzionamendu-arau horiek onartzen direla esan nahi du. Foroak eskubidea izango du esanbidez jaso gabeko antolamendu-alderdien inguruko erabakiak hartzeko.

Deadlinea: uztailaren 12a