Lau Haizetara Foroak IBAIA sariaren hirugarren edizioa iragarri du, aurkeztutako proiektu dokumental onena sarituko duena

Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren 15. edizioan, hirugarren aldiz, IBAIA Saria emango zaio aurkeztutako proiektu onenari, irailaren 26an egingo den pitching jardunaldian. Horren helburua da kalitateko dokumentalen generoko proiektuak garatzeko eta finantziatzeko prozesuan beste urrats bat egitea eta produkzioa dinamizatzea, proiektu horiek abian jartzen lagunduz. Aurreko edizioan, de Rafael Molés eta Pepe Andreu-ren (REC-Grabaketa Estudioa-Axfilms) “Lobster Soup” proiektuak (Boogaloo Films) eraman zuen saria. Hautatutako hamabost proiektuek aukera izango dute 3.000 euroko saria lortzeko. Paneleko Commissioning Editoreek erabakiko dute saria zeini eman, aurkezpena, originaltasuna, tratamendua eta zabalkunde-ahalmena kontuan hartuz proiektu irabazlea hautatzerakoan. AMORES TRASHUMANTES ZUZENDARIA:…

Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroak hurrengo ediziorako xehetasun gehiago aurkeztu ditu

2019ko irailaren 24tik 26ra bitarte Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren XV. edizioa izango da, eta horri buruzko xehetasun gehiago eman digute aditzera. Genero dokumentalari lotutako industria zinematografikoko gero eta profesional gehiago hartzen ditu urtero foroak, guztiak ere adituen eskutik arlo horretako joerak ezagutzeko prest eta, horrela, proiektu berriak garatu eta indartzeko mesedegarri diren tresnak lortuz. Horretarako, Foroaren antolatzaileek Commissioning Editoreen panel indartsu bat itxi dute, telebistek, salmenta-agenteek, eta estatuko eta nazioarteko lehen mailako banatzaileek osatua. Guztiak ere hautatutako zuzendari eta ekoizleekin bilduko dira, haien dokumentalak nabarmentzeko bereziki zer elementu jorratu behar dituzten…

Marian Fernández, SADE saria

Marian Fernández Pascual ekoizleak, Txintxua Films-eko sortzailea eta IBAIAko presidentea, Donostiako konpainiak zinemaren sektoreko profesional bikainak saritzeko asmoz ematen duen seigarren SADE Saria jasoko du. Sari honek, Iruñeako profesionalak  euskal eta espainiar zinemari egindako ekarpen garrantzitsua aintzatetsi nahi du hogei urte baino gehiagoko eskarmentuan; izan ere, hogei bat laburmetraia eta dozena bat film luze baino gehiago ekoizten lagundu du. Saria datorren ostegunean, irailak 12, Astoria 7 hotelean egingo den ekitaldi batean emango da. “Amama”, “Dantza” edo “Oreina” bezalako film berritzaileetan eta “Belarrak”, “Soroa” edo “Plágan” film laburren zerrenda luzeabatean parte hartzeagatik   da…