HAUTATU DIRA DONOSTIAKO LAU HAIZETARA FOROAREN HURRENGO EDIZIOAN PARTE HARTUKO DUTEN PROIEKTUAK

Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroak iragartzen du hamazazpigarren edizioaren proiektuak hautatu direla; 2021eko irailaren 20, 21 eta 22an egingo da foroa, modu presentzialean, Donostiako 69. Zinemaldiaren esparruan. Proiektu ugari aurkeztu dira, askotarikoak, foro honek dokumentalaren industriaren barruan lortu duen indarraren erakusgarri. (gehiago…)

DONOSTIAKO LAU HAIZETARA DOKUMENTALEN KOPRODUKZIO FOROAREN XVI. EDIZIOA

Honako hauek izan dira aurtengo saridunak: Juan Rodríguez-Brisoren “The king´s speech” proiektua aukeratu dute FIPADOC Nazioarteko Koprodukzio Foroaren hurrengo edizioan parte hartzeko Abel García Roureren “Sumario 3/94″ proiektua aukeratu dute DOCSBARCELONAren hurrengo edizioan parte hartzeko   Álvaro Sarmientoren “The Dusk of the Amazon” lanak banatuko eta jaialdietako aholkularitzako Treeline saria irabazi du.   Carmen Chaplinen “Charlie Chaplin, A Man Of The World” proiektuak IBAIA saria irabazi du. Zorionak irabazleei! !