Hautatu dituzte Donostiako Lau Haizetara Foroaren hurrengo edizioan parte hartuko duten proiektuak

Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroak iragarri du hemeretzigarren edizioaren proiektuak hautatu dituztela; 2023ko irailaren 25ean, 26an eta 27an egingo da foroa, Donostiako 71. Zinemaldiaren barruan. Guztira aurkeztu diren 100 proiektuen artean hautatu dituzte, deialdiak berriz ere izan duen arrakastaren erakusgarri. Hautatutako proiektuen kalitatea eta potentziala nabarmendu nahi izan du batzordeak, proiektu horietatik bi Euskal Herrikoak direlarik eta gainerako hamahiruak Alemaniatik, Kanadatik, Poloniatik, Brasildik, Islandiatik, Lituaniatik, Italiatik, Frantziatik, Argentinatik eta Irandik datozelarik. Guztiak ere autore-dokumentalak dira, gizarte-gaiak jorratzen dituztenak eta nazioarteko agerikotasuna dutenak, horixe izan baita betiere gure foroaren ezaugarria: Kanaki Films…

Nazioarteko banaketako aholkularitza-sari bat emango du Dogwoof agentziak Donostiako Lau Haizetara dokumentalen foroan

Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzioko Foroak eta film, dokumental eta serieen banaketaren, salmentaren eta produkzioaren arloan espezialista den DOGWOOF agentziak akordio bat lortu dute dokumentalen industriaren alde egiten ari diren apustua bultzatu eta indartzeko. Nazioarteko zinemaldi eta salmentetarako aholkularitza sari bat izango da. Dokumentalen agentzia bat dugu DOGWOOF, 2003an sortutakoa eta egoitza Londresen duena, eta produkzioa, finantzaketa, salmentak eta mundu osorako banaketa uztartzeaz gain, marka global liderra bihurtu da dokumentalaren alorrean. Orain arte Oscar sarirako izendatutako 31 dokumental aurkeztu dituzte, haietako bost irabazle izan direlarik, eta beste lauk BAFTA sariak lortu…

DONOSTIAKO LAU HAIZETARA DOKUMENTALEN KOPRODUKZIO FOROAK 5.000 EUROKO SARIA EMANGO DIO PROIEKTU ONENARI

Foroaren antolatzaile IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartearen eta ELKARGIren artean 2022an hasitako akordioa berritzearen fruitu den sari honek agerian jartzen du finantza-erakundeak ikus-entzunezkoen euskal sektorearekin duen konpromisoa,  sektorearen bilakaerak berak finantza-zerbitzuen gero eta espezializazio handiagoa eskatzen duen une honetan. (gehiago…)

INGURUMEN-AHOLKULARITZAKO SARI BAT EMANGO DU LAU HAIZETARA DOKUMENTALEN KOPRODUKZIO-FOROAK

IBAIA Euskal Autonomia Erkidegoko Ikus-entzunezkoen Ekoizle Burujabeen Elkarteak, foroaren antolatzaile den aldetik, ondo ezagutzen du orain bizi dugun –eta ikus-entzunezkoen sektorearen berezko zati den– trantsizio ekologikoari lotutako beharrezko prozesua, eta, hori horrela, interesgarria iruditu zaio eraldaketa horretara iritsi arte ikus-entzunezkoaren arloko gure enpresek egin behar duten bidean aktiboki laguntzea. (gehiago…)

PIAF-eK ZUZENDARITZA BATZORDEA OSPATU DU MALAGAKO ZINEMALDIAN

Ikus-entzunezko Ekoizle Independenteen Federazioak (PIAF) Zuzendaritza Batzordea egin du gaur goizean, Malagako 26. Zinemaldiaren esparruan. Batzordean,  PIAFen sartzeko eskaera egin du Extremadurako Zine Ekoiztetxeen Elkarteak (AEPC). Elkarte horrek Garde, Enblema Films, Derivas Films, Glow eta Making DOC enpresak biltzen ditu, Extremadurako ekoizpen zinematografikoaren sektoreko ordezkariak, beren sektorearen interesak defendatzeko sortuak eta Autonomia Erkidegoan zinema ekoizteko eta beste industria batzuekiko lankidetza ahalbidetuko duen industria eta ekosistema sendoa sortzeko. (gehiago…)

“HORI, LEARN TO LIVE AFTER DAESH” PROIEKTUAK DONOSTIAKO LAU HAIZETARA DOKUMENTALEN KOPRODUKZIO-FOROAREN DATORREN EDIZIOAN PARTE HARTUKO DU

Donostiako LAU HAIZETARA Foroak FIPADOC Biarritzeko Ikus-entzunezko Programen Nazioarteko Jaialdiarekin duen lankidetza-akordioa dela-eta, “HORI, LEARN TO LIVE AFTER DAESH” dokumentala hautatu dute 2023ko irailean Lau Haizetara Foroaren hurrengo edizioan parte hartzeko, Donostiako Zinemaldiaren barruan betiere. (gehiago…)

(Español) PREMIOS FORO LAU HAIZETARA DE SAN SEBASTIÁN 2022

Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language. Los galardonados de esta edición del Foro de Coproducción de Documentales Lau Haizetara de San Sebastian., que tuvo lugar ayer 21 de Septiembre de 2022 son: (gehiago…)