Hogei euskal ekoizpen aurkeztuko dira 66. Donostia Zinemaldian

Munduko estreinaldia Zinemaldian izango duten hamabost film luze lehiatuko dira Irizar saria lortzeko ‘Mudar la piel’ izango da Zinemira sailaren hasierako filma, eta ‘Black is Beltza’ klausurakoa Euskal Zinemaren Galan, Ramón Agirrek Zinemira saria jasoko du eta ‘Jainkoak ez dit barkatzen’ proiektatuko da (gehiago…)

Hamar herrialdetako proiektuak hautatu dira Lau Haizetara Foroaren hamalaugarren ediziorako

Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroak hamalaugarren ediziorako hautatutako proiektuak iragarri ditu; aurtengo edizioa irailaren 25etik 27ra bitarte izango da, Donostiako Zinemaldiaren esparruan. Guztira ia 90 proiektuk eman zuten izena, eta hautatutako 14 proiektatuetatik lau euskaldunak dira; gainerako hamarrak, aldiz, Argentinatik, Italiatik, Norvegiatik, Mexikotik, Kubatik, Alemaniatik, Armeniatik, Kanadatik, Dominikar Errepublikatik eta Indonesiatik datoz. (gehiago…)