EITB eta Ikus-entzunezko euskal sektorea elkar hartuta, erronka sozial eta teknologikoen aurrean

EITBtik Andoni Aldekoa zuzendari nagusiak eta ikus-entzunezko ekoiztetxeen izenean Marian Fernandez IBAIAko presidenteak,  Carlos Juarez EPE-APVko presidenteak eta Maria Teresa Ruiz de Austri APIKAko presidenteak sinatu dute hitzarmena. Sinadura ekitaldian egon da, halaber, Bingen Zupiria Kultura sailburua. Ikus-entzunezko edukien kontsumoaren hazkunde eta hedapenaren aldeko konpromisoa hartu dute, denetariko kanaletan eta bereziki plataforma digital berrietan.  Batik bat, emakumeek sustatzen dituzten ikus-entzunezko proiektuen garapenaren alde lan egitea adostu dute. (gehiago…)

Ospe handiko hainbat Commissioning Editors-ek parte hartuko dute Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren hurrengo edizioan

Aste gutxi baino ez dira falta Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren XVII. edizioari hasiera emateko, eta xehetasun batzuk aurreratzen ditugu urtetik urtera zinemagintza-industriaren barruan dokumentalaren generoan diharduten gero eta profesional gehiago biltzen dituen ekitaldi baten inguruan. AL JAZEERA (Qatar), CAT&Docs (Frantzia), Movistar+ (Espainia), SUNDANCE INSTITUTE (USA), SVT (Suedia), THE HISTORY CHANNEL IBERIA (Espainia), TVE (Espainia) edo CHICKEN & EGG PICTURES (USA) dira edizio honetako panelean parte hartuko duten izenetako batzuk. (gehiago…)

TREELINE DISTRIBUTION-EK, BERRIZ ERE, BANAKETA ETA JAIALDIEN AHOLKULARITZAKO SARI BAT EMANGO DU, DONOSTIAKO LAU HAIZETARA DOKUMENTALEN FORORAKO HAUTATUTAKO PROIEKTUEN ARTEAN

Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzioko Foroak eta Treeline Banatzaileak berritu dute 2013. urteaz geroztik indarrean duten akordioa, dokumentalaren industriaren alde egiten duten apustua bultzatzen eta indartzen jarraitzeko helburuarekin. Bederatzigarren urtez jarraian, banatzaileak banaketa eta jaialdien aholkularitzako saria emango du: proiektuari buruzko aholkuak emateko 2 saio, lehen kontsulta-saio bat dokumentala garatzeko fasean, eta bigarren saio bat dokumentala amaitu ondoren. (gehiago…)

HAUTATU DIRA DONOSTIAKO LAU HAIZETARA FOROAREN HURRENGO EDIZIOAN PARTE HARTUKO DUTEN PROIEKTUAK

Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroak iragartzen du hamazazpigarren edizioaren proiektuak hautatu direla; 2021eko irailaren 20, 21 eta 22an egingo da foroa, modu presentzialean, Donostiako 69. Zinemaldiaren esparruan. Proiektu ugari aurkeztu dira, askotarikoak, foro honek dokumentalaren industriaren barruan lortu duen indarraren erakusgarri. (gehiago…)