DONOSTIAKO LAU HAIZETARA DOKUMENTALEN KOPRODUKZIO FOROAREN XVI. EDIZIOA

Honako hauek izan dira aurtengo saridunak: Juan Rodríguez-Brisoren “The king´s speech” proiektua aukeratu dute FIPADOC Nazioarteko Koprodukzio Foroaren hurrengo edizioan parte hartzeko Abel García Roureren “Sumario 3/94″ proiektua aukeratu dute DOCSBARCELONAren hurrengo edizioan parte hartzeko   Álvaro Sarmientoren “The Dusk of the Amazon” lanak banatuko eta jaialdietako aholkularitzako Treeline saria irabazi du.   Carmen Chaplinen “Charlie Chaplin, A Man Of The World” proiektuak IBAIA saria irabazi du. Zorionak irabazleei! !

Jardunaldia: Foru-lurraldean Ikus-entzunezko ekoizpenetan eginiko inbertsioengatiko kenkarietan izandako berrikuntza eta aldaketa fiskalen eragina

IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak eta Donostia Sustapenaren San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission batzordeak antolatutako topaketa honetan, arau horietan jasotako nobedade garrantzitsuenak aurkeztuko ditugu, eta inbertsio pribaturako erakargarri gisa eta filmaketak erakartzeko tresna gisa duten eragina aztertuko dugu, Foru-lurralde bakoitzak lurralde komunaren aurrean duen espezifikotasuna aintzat hartuz. (gehiago…)