Lau Haizetara dokumentalen Koprodukzio Foroak eta Treeline Banatzaileak banaketako eta festibaletako aholkularitzaren saria emango dute hirugarren aldiz. Proiektuaren 2 aholkularitza-saiotan datza sari hori. Lehen kontsulta-saioa dokumentalaren garapen-fasean egingo zaio irabazleari, eta bigarren saioa, berriz, dokumentala amaitu eta gero.
Ekimen honen helburua jarraitu beharreko banaketa-estrategia hoberena eskaintzea da (banatzaile edo salmenta-agentearen hautaketa, telebista, internet, aretoak, eta abar), eta horrez gain, dokumentalaren edukiaren eta estiloaren arabera festibal egokienak zeintzuk diren bilduko duen gida bat proposatzea. (gehiago…)