ZINEMIRA aurkezpena

IBAIAk  Donostia  Zinemaldiarekin  bere  lankidetza estutzen jarraitzen du, euskal  enpresek,  zinemaldiak eskaintzen dituen atal ezberdinetan filmak erakusteko sarbidea izateaz gain,  proiektuak finantzatzeko, banatzeko eta saltzeko baliabideak lortzeko, zinemaldiak eskaintzen dituen sektoreko eragileekin kontaktuak  aprobetxatu ditzaten.

Horretarako, zinemaldiak berak suposatzen duen aktibitatetik  eta Industriara zuzendutako  jarduera paraleloetatik  sortutako sinergiak ustiatzeko, urtero zinemaldiarekin elkarlanean jarraitzen du IBAIAK: Zinemira (Euskal Herrian ekoiztutako zineari eskainitako atala), mahai inguruak, koprodukzio foroak, topaketak, aurkezpenak…

Gainera, IBAIAk urtero, Zinemaldiak  eta ekoizleen elkarteek banatzen duten Zinemira sarian parte hartzen du,  zeinak euskal zinemaren pertsonalitate adierazgarri baten ibilbidea saritzen duen.