“EN BUSCA DEL OSCAR”, Banaketa eta Jaialdietako Aholkularitzaren Saria

Donostiako Zinemaldiaren esparruan, Lau Haizetara Koprodukzio Foroaren XI. edizioak, TreelineDistribution banatzailearekin lankidetzan, banaketa eta jaialdietako aholkularitzaren saria eman du hirugarren aldiz, “En Busca del Oscar“ proiektuari hain zuzen ere.

Calibrando Producciones SLk produzitua eta Octavio Guerraren zuzendaritzapean, dokumentalak Óscar Peyrou-ren (69) istorioa kontatzen du; Peyrou zinema-kritikaria eta FIPRESCI sarien presidentea da, Madrilen bizi da, eta bere bizitza gaur egun hutsik dago; bere burua estalgabetzea, iraganarekin, bere familiarekin kontuak garbitzea, eta gizartearen hipokresia eta haren maila guztietan sustraituta dagoen gezurra adieraztea du helburu.

Dokumentalaren zuzendariak “errealitatea azaltzen du eszenatokian, bere enkoadraketak, bere mugimenduak edo bere filmatze-denborak inprobisatzen ditu hautaketa subjektibo bat eginez, eta bere inspirazio pertsonala da hautaketa horren gako. Eta, inolako zalantzarik gabe, maisulana lortzen da behatzailearen inspirazio hori behatzen ari den inspirazio kolektiboarekin uztartzen denean”.

2 aholkularitza-saiotan datza sari hori; lehenengo kontsulta-saioa dokumentalaren garapen-fasean izango da eta bigarrena, aldiz, dokumentala amaitutakoan, eta sariaren helburua jarraitu beharreko banaketa-estrategia hoberena eskaintzea da (banaketa-etxearen edo salmenta-agentearen hautaketa, telebista, internet, aretoak, eta abar), eta horrez gain, dokumentalaren edukiaren eta estiloaren arabera zinemaldi egokienak zeintzuk diren bilduko duen gida bat proposatzea.

TREELINE DISTRIBUTION mundu osoan eta bitarteko guztietan (Telebista, Theatrical-a, Home Video-a, plataforma digitalak, eta abar) jarduera duen salmenta-agente independentea da. Treeline Distribution-ek kontu handiz aukeratzen ditu ordezkatuko dituen tituluak, sektorean urte ugari lanean eman eta gero lortutako esperientziaren ondorioz dituen hainbat nazioartekotze-irizpide erabakigarriri jarraiki.