2022 Lau Haizetara Foroa

XVIII Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroa 2022eko irailaren 19an, 20ean eta 21ean egingo da, Donostiako Zinemaldiaren 70. edizioaren esparruan (www.sansebastianfestival.com).

Foro hau topagune egokia da dokumentalaren proiektua finantzatzaile izan daitezkeenei eta ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektoreko adituei ezagutzera emateko.  Dokumentalen alorrean diharduten sektoreko profesionalentzako topagune bat.

Foroak hiru atal nagusi ditu: Tailerrak, Pitching Saioak eta Bilera Indibidualizatuak.

Tailerrak

Tailerrak prestakuntza-jarduerak dira, eta foroaren aurreko bi egunetan egiten dira (irailaren 19a eta 20a). Ekoizleei aukera eskaintzen diete proiektuak aditu profesionalen laguntzarekin garatzeko; proiektu horietatik ahalik eta etekinik handiena ateratzeko tresna egokiak eskainiko dituzte aditu horiek.

Non: TABAKALERA-Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentroa (Kutxa Aretoak)
Plaza de las cigarreras, 1, 4ª solairua

Pitching

Pitching saioa irailaren 21ean egingo da, goizez, Tabakaleran, eta produktoreek beren proiektuak azalduko dituzte Commissioning Editoreen panel garrantzitsu baten aurrean. Saio horietan, gaian aditua den moderatzaile bat izango da, eta aldibereko itzulpen-zerbitzua eskainiko da. Proiektuak gaztelaniaz eta ingelesez aurkeztu ahal izango dira eta proiektu bakoitza 7 minutuan aurkeztu beharko da (teaserra barne).

Non: TABAKALERA-Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentroa (Z Aretoa)
Plaza de las cigarreras, 1, 4ª solairua

Bilera Indibidualizatuak

Irailaren 21ean, arratsaldez, Comissioning Editoreen eta aurkeztutako proiektuen ordezkarien arteko one to one bileren agenda batekin osatuko da programa, betiere sor daitezkeen lankidetza-akordioak zehazteko helburuarekin.

Non: TABAKALERA-Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentroa (Z Aretoa)
Plaza de las cigarreras, 1, 4ª solairua

Programazioarekin batera beste hainbat jarduera egingo dira, hain zuzen ere jendea Europako errealitate zinematografikoari eta kulturalari hurbiltzeko asmoarekin.