Hautatzen diren proiektuak 2022ko irailaren 21ean aurkeztuko dira, goizez, Commissioning Editoreen eta akreditatutako profesionalen aurrean.
Pitching saio bakoitzak 7 minutu iraungo du (teaserra barne) eta Catherine Ulmer andreak, dokumentalen sektorean esperientzia duen profesionalak, gidatuko ditu. Proiektuak gaztelaniaz eta ingelesez aurkeztu ahal izango dira.
Pitching saioen eguneko gai-zerrendaren berri, irailean emango da jarduera-programaren bidez; programa hori www.lauhaizetara.eu webgunean egongo da eskuragarri.
Noiz: 2022ko irailaren 21an (9:30etatik 14:00etara)