Zuzenean

Osasun-krisi globala dela-eta, Donostiako Lau Haizetara Foroak formatua egoera berrira egokitu behar izan du ezinbestean. Espazio seguru bat sortzeko eta jardueraren funtzionamendu egokia errazteko, aretoaren ohiko edukiera murriztu da nabarmen, eta beren proiektuak aurkeztera datozen ekoizleak eta ekitaldira gonbidatutako Commissioning Editors paneleko kideak bakarrik bertaratuko dira modu presentzialean.

Hortaz, inolako akreditaziorik eduki gabe pitching-ak ikusi nahi dituzten guztiek Zinemaldiko Youtube kanalaren bitartez jarraitu ahalko dute jardunaldia. Industriaren akreditazioa dutenak, berriz, Zinemaldiko webgunearen “online industria”  atalaren bitartez sartu ahalko dira jardunaldian.