Tailerrak

talleresPitchingerako prestakuntza-tailerrak nahitaezko prestakuntza-jarduera bat da, hautatutako produktoreei beren dokumentala lantzeko aukera eskaintzen diena.

Storyline eta teaser aurkezpen-lan sakona egiten da bi jardunaldi horietan. Proiektuaren ahalmenak ahalik eta ondoen optimizatzen dira, proiektua laster aurkeztuko dela aintzat hartuta. Gainera, Commissioning Editoreekin egin beharreko bilera indibidualizatuak hobetzeko jarraibideak eskainiko dira.

Pitchingaren aurreko bi egunetan egingo dira tailerrak, 2024ko irailaren 23an eta 24an. Tutore espezializatuek gidatuko dituzte tailerrak, Comissioning Editoreak banan-banan hartuz, eta, aldi berean, talde-lana sustatuz.

Nahitaezkoa da tailer hauetara proiektuaren ekoizlea eta zuzendaria biak joatea. Koprodukzio eta/edo kozuzendaritza kasuan, joango direnak proiektuaren ekoizle bat eta zuzendari bat izaten jarraituko dute.

Noiz: 2024ko irailaren 23an eta 24an, egun osoan
Non: TABAKALERA – Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentroa
Plaza de las cigarreras, 1, 4ª solairua

Tailerretara sarbidea: