Zinema-Zubiak Programako IV Topaketa Jardunaldia

Zinema Zubiak programak, Akitania Berriko, Nafarroako eta Euskadiko enpresen eta profesionalen arteko ikus-entzunezko harremanak eta proiektuen garapena sustatzea eta dinamizatzea du helburu.

Horretarako topaketa berri bat egingo du martxoaren 14anPUNTO DE VISTA jaialdiaren baitan (Nafarroako Dokumentalen Nazioarteko Jaialdia), 2021, 2022 eta 2023an egin ziren topaketei jarraipena emanez.

Programa koordinatzen dugun elkarteok (ZUKUGAILUA, NAPAR eta IBAIA), Euroeskualdea osatzen duten lurraldeen ordezkari gisa, hitzordu honetara gonbidatu nahi zaituztegu guztiok, ezinbesteko hitzordua proiektuak garatu eta alor honetan aliantzak bilatu nahi dituztenentzat.

Topaketan parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa izango da izen-ematea. Horretarako, bidali mezu elektroniko bat koord@zukugailua.eus helbidera, martxoaren 7a baino lehen.

Hemen daukazue jardunaldiaren kartela informazio guztiarekin.